Edukira joan

Eunomia familia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eunomia familiaren kokapena.

Eunomia familia Marte eta Jupiter planeten arteko asteroide gerriko nagusian dagoen asteroide familia bat da. Bere izena greziar mitologiako Eunomia izeneko jainkosagatik jasotzen du. Familia honetako asteroideak S motako asteroideak dira. Asteroide gerrikoko asteroideen %5a familia honetakoak dira.

Familia honetako asteroiderik handiena (eta, beraz, izena ematen diona, 15 Eunomia da. 2000n aurkitu zuen Cassini-Huygens zundak familia honetako asteroiderik txikiena dena, 2685 Masursky izenekoa. Estimatzen denez, 15 Eunomia izeneko asteroideak, familia hau osatzen duten asteroideak sortu zituen gorputzaren masaren %70-75 inguru du.

Familia honetan objektu txiki ugari daude. Objektu txikienetako hauetako asko bigarren talka batzuen, grabitate perturbazioen eta Yarkovsky efektuaren ondorio dira, Eunomia familia, eskala astronomikoan nahiko berriki sortu dela adierazten duena.

Jupiterrekin 3:1 eta 8:3 erresonantzietan kokatua dago Eunomia familia.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]